
Grosetik 15 minutura, elkarbizitzarako espazio bat
Villa Urdincho gisa eraikia eta orain arte Aita Etxe izenaz ezagutua, Urdintxoenea 27 plaza publiko zein pribatu dituen familia etxe bat da, logela indibidual eta bikoitzez osatua. Giro lasai batean dago, non oinez eta aire freskoaz gozatu daitekeen eta Gros auzotik oinez 15 minutu eskasera.
Eraikin barruan ditugun instalazioez gain, inguruko oinezkoen pasealekurako sarbide zuzena duen lorategi handi batek osatzen du gure etxea.
Mediku geriatriko eta erizaintza, farmazia, fisioterapia, psikologia, gizarte lana eta animazio soziokulturaleko zerbitzuak eskaintzen ditugu Urdintxoenean.
INDIBIDUAL
LOGELA
PLAZA



ADINEKOENTZAKO
ETXE BAT
Gurekin bizi den pertsona bakoitzaren tratu pertsonalizatua oso kontutan hartzen dugun zerbait da: haien erosotasuna eta ongizatea dira gure lehentasunak. Kualifikazio handiko giza taldea dugu eta Urdintxoenean bizilagun bakoitza familia txiki honen parte da.
Bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzuak eta familia bisitetan malgutasuna eskaintzen dugu, beti ere kualifikazio handiko profesional talde baten bermepean.
Gure helburua etxean baino hobeto senti zaitezen da.


ARRETA SOZIAL ETA SANITARIO
PERTSONALIZATUA
Badakigu zaila dela etxetik irteteko erabakia hartzea eta, horregatik, gure etxean bizi zaretenen zaintza bermatzea nahi dugu Urdintxoenean, bertan eskaintzen ditugun zerbitzuez betiere:


