
etapa berri baten hasiera
Elbiraenea gertuko tratua nagusi den etxea da eta bizilagun bakoitzari arreta pertsonalizatua ematen zaio. Intxaurrondoren bihotzean dagoen etxe berri bat.
Egoitza 2024an eraikita dago eta Grosetik oinez 15 minutura, etxean baino hobe sentitzeko behar guztiak dituela.
logela
bikoitz
pribatu
ESTREINATU ERRESIDENTZIA BERRIA, beharrezko erosotasun guztiekin
Arreta soziosanitario pertsonalizatua, betiere adineko pertsonen ongizatea eta erosotasuna bermatuz.
Zerbitzuak
Elbiraenean eguneroko bizitzarako ezinbestekoa den guztia eskaintzen dugu, pertsona bakoitzaren behar indibidualetara bideratuta. Gure instalazio berriek gune komun handiak dituzte solairu bakoitzean, ingurune eroso eta irisgarria sortuz.
Horrez gain, gune irekiak eta lorategi terapeutikoa ditugu, non aire freskoaz eta inguruneko lasaitasunaz gozatu ahal izango duten gure egoiliarrek eta haien familia kideek ere. Gosari, bazkari eta afari zerbitzu propioak dauzkagu, menu osasuntsu eta egokituak bermatuz.

taldea
Pertsonak zaintzen dituzten pertsonak, talde kualifikatu baten bermearekin.
Konprometituako eta
gertuko taldea
Elbiraeneako giza taldea profesional konprometitu, hurbil eta kualifikatuz osatuta dago. Gure lehentasuna gure egoiliarrak etxean baino hobeto sentiaraztea da eta, horretarako, enpatian, errespetuan eta arreta indibidualizatuan sinesten dugu, konfiantzazko eta ongizate giro bat sortuz. Dedikazioz lan egiten dugu gure egoiliarrei giza kalitatezko arreta integrala eskaintzeko.





