
PERTSONAK ZAINTZEN DITUZTEN PERTSONAK
Elbiraenea Mugaenea korporazioaren menpeko bigarren proiektua da. Horietako lehena Urdintxoenea da, orain arte Aita Etxe izenez ezagutu izan dena eta ondoko lursailean kokatua, adinekoen zaintzaren sektorean dugun esperientzia zabala bermatzen duena. Bi zentroetan adinekoen zaintzarekin dugun konpromezua eta arreta pertsonalizatuan ardaztutako gure balioak transmititzen saiatzen gara.
Grosetik oinez 15 minutu eskasera, irisgarritasuna oinez zein garraio publikoan edo gure aparkalekuan autoa aparkatzeko aukerak egiten du Elbiraenea erosotasunean eta lasaitasunean bizitzeko: etxean baino hobe.
logela
bikoitz
pribatu
Arreta sozial eta sanitario pertsonalizatua
Hirugarren adinerako egonaldi zerbitzua, pertsona nagusiaren balioak eta eskubide indibidualak babestu eta errespetatzera bideratua.

etxean baino hobe
Etxetik irteteko erabakia hartzea ez da erraza. Badakigu adin batetik aurrera are zailagoa izan daitekeela eta etxean bezala sentituko garen lekuak bilatzen ditugula. Elbiraenean, sozialki eta sanitarioki zainduta sentiarazten laguntzeaz gain, etxean baino hobeto sentitzen lagunduko zaitugu.
Eguneko 24 orduetan eta zure beharretara egokitutako arreta eskaintzen dugu. Zure egoera edozein dela ere hiriaz gozatu ahal izateko jarduerak antolatzen ditugu eta egunero familien parte hartzearen aldeko apustua egiten dugu. Ongi etorria ematen dizugu zure etxe berrira.


